14 Jaunaren espirituak alde egin zuen Saulengandik, eta Jaunak bidalitako espiritu gaizto batek hartu zuen.
15 Zerbitzariak honela mintzatu zitzaizkion:—Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak hartu zaitu.
16 Agindu guri, jauna, zeure esanetara gaituzu zeure zerbitzariok; bilatuko dugu zitara jotzen dakien norbait. Horrela, Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak eraso diezazunean, hark zitara jo eta on egingo dizu.
17 Saulek zerbitzariei:—Bila ezazue, bada, zitara ongi jotzen dakien norbait, eta ekarri niregana.
18 Zerbitzarietarik batek esan zuen:—Ezagutzen dut bat; Belengo Jeseren semea da: zitara-jotzaile ona, azkarra eta adoretsua, gudari trebea, hizketa zuhurrekoa, gizon bikaina. Berekin du Jauna.
19 Orduan, Saulek mandatariak igorri zizkion Jeseri, esatera: «Bidal iezadazu artzain dabilen zeure seme David».
20 Jesek asto bat, ogia, ardo-zahagia eta antxume bat hartu eta bere seme Daviden eskuz bidali zizkion Sauli.