53 Filistearrei erasotzetik itzultzean, beraien kanpalekuko guztia ostu zuten israeldarrek.
54 Davidek filistearraren burua hartu eta Jerusalemera eraman zuen; haren armak, berriz, bere etxolan utzi zituen.
55 Begira egon zen Saul, David Goliat filistearraren kontra joan zenean. Saulek galdetu zion Abnerri, gudarostearen buruzagiari:—Abner, noren semea da gaztetxo hori?Abnerrek erantzun zion:—Benetan diotsut, ene errege jauna; ez dakit.
56 Erregeak, berriro:—Galdegizu noren semea den mutiko hori.
57 Filistearra hil ondoren David itzuli zenean, hartu zuen Abnerrek eta, filistearraren burua eskuan zuelarik, Saulen aitzinera sarrarazi zuen.
58 Saulek galdetu zion Davidi:—Noren semea haiz, mutiko?Davidek erantzun:—Belengo zure zerbitzari Jeseren semea nauzu.