29 Inoiz, norbaitek, zu hil nahian, erasotzen badizu, Jaunak, zure Jainkoak, ongi gordeko du zure bizia bere eskuetan. Zure etsaien biziak, aldiz, jaurti egingo ditu, harria habailaz bezala.
30 Esandako on guztiak emango dizkizu Jaunak eta zu, ene jauna, Israelen buruzagi eginen zaitu.
31 Ez dezazula orduan, ez kezkatu, ez damutu beharrik izan, odol errugabea isuri eta mendekua zeure eskuz egina duzulako. Jaunak ondasunez bete zaitzanean, oroit zaitez zeure mirabe honetaz».
32 Davidek ihardetsi zion Abigaili:—Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, zu gaur nire bidera bidali zaituelako!
33 Bedeinkatua zure zuhurtzia, bedeinkatua zeu ere, eragotzi egin baitidazu gaur odola isurtzea eta mendekua neure eskuz egitea.
34 Baina, ala Jauna, Israelen Jainkoa, zuri kalte egitea galarazi didana! Zu nire bidera bizkor etorri ez bazina, ez zen Nabalenean gizonezkorik bizirik geldituko egunsentirako.
35 Hartu zituen Davidek emakumeak ekarritakoak eta esan zion:—Igo bakean zeure etxera. Aditu dut zure ahotsa. Onartu dut zure eskaria.