4 Basamortuan zebilelarik, entzun zuen Davidek Nabal ardi-mozten ari zela
5 eta hamar mutil bidali zizkion, esanez: «Igo zaitezte Karmelera Nabalengana; egiozue nire izenean bake-agurra
6 eta esan: “Izan ongi! Bakea zurekin, bakea etxekoekin, bakea zurean diren guztiekin!
7 Ardi-mozten ari zarela entzun dut. Zure artzainak gurekin izan zirenean, ez genien inolako kalterik egin; Karmelen izan ziren bitarte guztian ez genien deus ere ukitu.
8 Galdegiezu zeure morroiei eta esango dizute. Orain, beraz, har itzazu ongi mutil hauek, egun egokian baitatoz. Eman, otoi, zeure zerbitzarioi eta David zeure adiskideari eskura duzuna”».
9 Daviden mutilek, heldu zirenean, hitz horiek esan zizkioten Nabali, Daviden izenean, eta zain gelditu ziren.
10 Nabalek, ordea, erantzun zien Daviden mutilei: «Nor da David hori? Nor da Jeseren seme hori? Gaur egun esklabo asko dabil bere jabearengandik ihesi.