40 Heldu ziren, bada, Daviden mandatariak Karmelera Abigailengana eta honela mintzatu zitzaizkion:—Davidek bidali gaitu zuregana, emaztetzat hartu nahi zaituela eta.
41 Jaiki zen emakumea, lurreraino ahuspeztu eta esan zien:—Daviden mirabe nauzue, prest nago jaunaren morroiei oinak garbitzeko.
42 Abigail, berehala jaiki, asto gainean jarri eta bost neskatxa lagun hartuz, Daviden mandatarien ondoren joan eta Davidekin ezkondu zen.
43 David Izreelgo Ahinoamekin ezkondua zegoen ordurako; horrela, biak zituen emazte.
44 Izan ere, Saulek bere alaba Mikal, Daviden emazte izana, Galimgo Laixen seme Paltiri eman zion emazte.