2 Jaiki zen, beraz, David eta, berekin zituen seiehun gizonekin, Gateko errege Akixengana, Maoken semearengana, jo zuen.
3 Denak Gaten jarri ziren bizitzen, Akixen inguruan: Daviden gizonak nor bere familiarekin eta David bera bere bi emazteekin, Izreelgo Ahinoamekin eta Karmelgo Nabalen emazte izana zen Abigailekin.
4 Davidek Gatera ihes egin zuela jakinarazi zioten Sauli eta aurrerantzean ez zuen jarraitu haren bila.
5 Davidek esan zion Akixi: «Begiko banauzu, emadazu tokia zeure lurraldeko hirixkaren batean, bertan bizi nadin: ez da egoki ni, zure zerbitzari hau, zure ondoan errege-hirian egotea».
6 Egun hartan bertan, Akixek Tziklag hirixka eman zion; horregatik, Tziklag gaurdaino Judako erregeena da.
7 Urtea eta lau hilabetez bizi izan zen David filistearren lurraldean.
8 Davidek bere gizonekin erasoaldiak egin ohi zizkien gexurtarrei, gereztarrei eta amalektarrei; aspaldidanik Xur aldera eta Egipto lurralderaino bizi ziren herriei, alegia.