9 Davidek birrindu egiten zuen lurralde hura; ez zuen bizirik uzten, ez gizasemerik, ez emakumerik. Ardi, idi, asto, gamelu eta soinekoak ere ostu ohi zituen. Itzultzean, Akixengana joaten zen.
10 Akixek galdetzen zion:—Non eraso duzue gaur?Eta Davidek erantzuten:—Judako hegoaldean, edota jerahmeeldarren hegoaldean, edota kendarren hegoaldean.
11 Davidek ez zion inori bizia barkatzen, ez gizonei, ez emakumeei, Gatera inor ez eramatearren; beraren jokabidearen berri inork eman ez zezan. Horrela jokatu zuen Davidek filistearren artean bizi izan zen denboraldi guztian.
12 Akixek uste osoa zuen Davidengan eta honela zioen bere baitan: «Gorrotagarri egin da David bere herri Israelentzat. Neure menpe izanen dut betiko».