9 Eraman orduko, ordea, izugarrizko ikara sartu zien Jainkoak hiri hartakoei ere. Jo zituen gizonezkoak, txiki hala handi, eta erlakiztenak atera zizkien.
10 Orduan, Ekronera igorri zuten Jainkoaren kutxa. Heldu zenean, Ekrongo jendeak esan zuen oihuka: «Gu eta gure herria hil gaitzan ekarri digute Israelen Jainkoaren kutxa!»
11 Bilarazi zituzten, orduan, filistearren buruzagi guztiak eta esan zieten: «Bidal ezazue Israelen Jainkoaren kutxa. Itzul bedi bere tokira; bestela, hil egingo gaitu geu eta geure herria».Hiri osoa guztiz izutua zegoen, oso gogor jo baitzituen Jainkoak.
12 Hil ez zirenak erlakiztenez josiak zeuden. Zerurainokoa izan zen hiri hartako oihua.