1 Zazpi hilabete egin zuen Jaunaren kutxak filistearren lurraldean.
2 Filistearrek beren apaiz eta aztiei dei egin eta galdetu zieten:—Zer egin behar genioke Jainkoaren kutxari? Esaguzue nola itzuli bere tokira.
3 Haiek erantzun zuten:—Israelen Jainkoaren kutxa itzuli nahi baduzue, ez bidali hutsik; emaiozue zerbait ordain-oparitzat eta sendatuko zarete. Eta jakinen duzue zergatik ez zuen Jainkoak bere eskua kentzen zuen gainetik.
4 Jendeak galdegin zuen:—Eta zein ordain-opari eskaini behar genioke?Apaizek eta aztiek erantzun:—Filistearren buruzagiak bost direnez, egin itzazue urrezko bost erlakizten eta urrezko bost arratoi, izurrite berbera jasan behar izan baituzue zuek guztiok eta zuen buruzagiek.
5 Zuek dituzuen erlakiztenen antzeko irudiak egin behar dituzue eta lurraldea hondatu duten arratoien antzekoak. Emaiozue ospe Israelen Jainkoari, ea kentzen duen bere eskua zuen gainetik eta zuen jainkoen eta lurraldearen gainetik!