1 Etorri ziren, beraz, Kiriat-Jearimgoak eta igo zuten Jaunaren kutxa. Abinadabek muinoan zuen etxean sartu zuten. Ondoren, honen seme Eleazar sagaratu zuten, Jaunaren kutxa zaintzeko.
2 Luzaroan egon zen Jaunaren kutxa Kiriat-Jearimen, hogei urtez. Israel herri osoa Jaunarenganako irrikaz zegoen.
3 Orduan, honela mintzatu zitzaion Samuel Israel herri osoari: «Jaunarengana bihotz-bihotzez itzuli nahi baduzue, jaurti zeuen artetik sasijainko arrotz guztiak eta Astarteren irudiak; bizi zaitezte Jaunari zeharo emanak eta ez zerbitza bera besterik. Askatuko zaituzte orduan filistearren eskuetatik».
4 Jaurti zituzten, beraz, israeldarrek Baalen eta Astarteren irudi guztiak, eta Jauna baizik ez zuten zerbitzatu.