1 Jonasek oso gaizki hartu zuen Jaunaren erabakia eta sumindu egin zen.
2 Eta honela egin zion otoitz Jaunari: «Ai ene, Jauna! Neure herrian nengoenean, iruditu zitzaidan, bai, horrela gertatuko zela! Horregatik, hain zuzen, nahi izan nuen Tarsisera ihes egin. Banekien nik Jainko bihozbera eta errukiorra zarena, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.
3 Beraz, Jauna, kendu niri bizia! Hobe dut hil, bizi baino!»
4 «Ba al duzu zertan horrela sumindurik?», galdetu zion Jaunak.