1 Hona hemen Niniveri buruzko mezua, Jaunak Nahum elkoxtarrari agertu ziona.
2 Jauna, Jainko espatsueta mendekatzailea da.Bai, mendekatzailea da Jauna,zorrotza haren haserrea.Jauna mendekatu egiten dabere etsaien kontra,eutsi egiten dioarerioenganako haserreari.
3 Haserregaitza da Jauna,baina ahalmen handikoa,eta ez du errudunazigorrik gabe uzten.Ekaitza eta haize-erauntsiasortzen ditu ibiltzean;bere oinez harrotzen duen hautsdira lainoak.
4 Jaunak itsasoari mehatxu egineta itsasoa lehortu,ibai guztiak agortu.Gorri geratzen diraBaxango larreak eta Karmel gaina,Libano loratua zimel.
5 Hura agertzean,dardaraz jartzen dira mendiak,koloka muinoak;haren aurreanikaratu egiten da lurra,baita munduaeta bertan bizi direnak ere.
6 Nork iraun zutikharen suminaren aurrean?Nork egin aurreharen haserre biziari?Sua bezala isurtzen daharen sumina,eta harkaitzak zartatu egitenharen aurrean.