Nahum 3 EAB

Ninive hondatua

1 Zoritxarrekoa zu, hiri odolzalea,maltzurkeriaz eta indarkeriaz betea,beti harrapakin bila zabiltzana!

2 Horra hor zigor-zartadak,gurpilen zarata-hotsa,zaldien zalaparta,guda-gurdien trinki-tranka!

3 Zaldizkoen oldarra,ezpaten distira,lantzen tximistak!Zaurituak pilaka,hilak metaka,hilotzak ezin konta ahala!Hilotzetan estropezu egiten da.

Ninive emagaldua lotsagarri

4 Ninive,gehiegikeriez beteriko emagaldua,sobera ederraeta sorginkeriatan iaioa!Bere lohikerieznazioak menderatzen zituen,bere sorginkeriez herrialdeak.

5 Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak:«Hona ni zure aurka:gonak aurpegiraino jasoko dizkizut,biluzik agerraraziko zaitutherrien aurrean,lotsagarri erreinuen aurrean.

6 Zikinez estaliko zaitut,eta laidoz betekodenen begi aurrean.

7 Ikusiko zaituzten guztiakaldendu egingo zaizkizu, esanez:“Xehatua gelditu da Ninive;nor errukituko zaio?Non aurkitukokontsolatuko duenik?”»

Ninive Tebas bezala hondatua

8 Tebas baino gehiago zarelauste al duzu?Nilo ibaiaren adarren erdianzegoen,erabat urez inguratua;ibaia zuen harresi.

9 Nubia eta Egiptokoindar neurtezinakzituen euskarri,Put eta Libiako herriak laguntzaile.

10 Baina Tebas ere erbesteragatibu eraman zuten,haren haurrakkale-bazter guztietan sarraskitu,handikiakmenderatzaileen artean banatueta buruzagiak katez lotu.

11 Ninive,zu ere edari saminez aseko zara,zeure burua gordeegin beharko duzu;babes bila ibiliko zara,etsaiengandik ihesi.

Ninivek zer eginik ez

12 Piku helduen antzeko dirazure gotorleku guztiak:pikondoa astindu ordukobehera datoz,jango dituztenen ahora.

13 Begira,zure gudariek emajende dirudite;zure lurraldeko ateakzabal-zabalik daudeetsaien aurrean,suak irentsi ditu sarrailak.

14 Pilatu behar adina ursetiatuko zaituztenerako;sendotu gotorlekuak;ekarri lokatza, oratu buztina,eta prestatu adreilu-moldeak.

15 Han irentsiko zaitu suak,han galduko ezpatak;erabat irentsiko zaituzte,matxinsaltoak hostoa bezala.Matxinsaltoak bezala ugaldu zarete.

Erremediorik gabeko hondamendia

16 Zeruko izarrak hainbatugaritu dituzuzeure merkatariak.Baina orain desagertu dira,hegoak zabaldueta hegaz doazenmatxinsaltoak bezala.

17 Zure buruzagiakmatxinsaltoak bezala dira,zure gobernariak zomorroak bezala:egun hotzeanhormetan kokatzen diraeta eguzkiak berotzean ihesi doaz,aztarnarik ere utzi gabe.

18 Asiriako errege,zure gobernariak loak hartu ditu,zure gudalburuakez dira gehiago mugitzen,zure gudarosteamendietan sakabanatua dabil,eta ez da hura bilduko duenik.

19 Zure hondamendiakez du erremediorik,ez zure zauriak sendabiderik.Zure zoriaren berrientzuten duten guztiaktxaloka ari dira pozez.Izan ere, ba ote da inor munduanzure gaiztakeria jasanez duenik?

Kapituluak

1 2 3