8 urek gainezka egiten dutenean.Baina suntsitu egiten dituaurka dabilzkionak,ilunpetara botatzen etsaiak.
9 Zer asmo darabilzueJaunaren aurka?Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:ez dira bi aldiz altxatuko.
10 Nahaspilaturik daudenlaharren antzeko dira,mozkortzeraino edanak daude;belar iharra bezalaerabat erreko dituzte.
11 Ninive, zuregandik atera daJaunaren aurkaasmo txarrak darabiltzana,burutazio gaiztoak dituen gizona.
12 Honela diotsa Jaunak Judari:«Zure etsaiak,indartsu eta ugari badira ere,garbitu egingo dituzte,galdu egingo.Makurrarazi zaitut, bai,baina ez zaitut gehiagonahigabetuko;
13 orain hautsiko dutzapaltzen zaituen uztarria,orain apurtuko zure kateak».
14 Zure aurka, ordea,Niniveko errege,hauxe erabaki du Jaunak:«Ez duzu izangozeure izeneko ondorengorik.Birrindu egingo ditutzure jainkoen etxeetanzurezko eta metalezko idoloak.Zure hilobia prestatzen ari naiz,deus ere ez zara-etanire aurrean».