1 Hona non datorrenmendi gainetanbakearen berri onadakarren albistaria.Ospatu zeure jaiak, Juda,bete zeure promesak.Gaizkilea ez da gehiagozuregana etorriko,zeharo ezereztua gelditu baita.
2 Ninive, badator zure aurkahondatzailea;zaindu dorreak,egin guardia bideetan!Egon prest gudurako,bildu zeure indar guztiak!
3 Jaunak berriro jasotzen duJakoben ondorengoen handitasuna,Israelen ospea;mahastia bezala larrutu zutenharrapariek,mahats-aihenak soilduz.
4 Ezkutu gorriak dituzteetsaien gudariek,purpurazko jantziak gerlariek.Suaren distira dute guda-gurdiekgerrarako prest daudenean.Dar-dar dagite lantzek.
5 Guda-gurdiak arrapaladan doazkale eta plazetan barrena,zuzi piztuak bezala,tximista bezain bizkor.
6 Niniveko erregeagudalburuei mintzo zaie,beren lasterreanbehaztopaka doaz hauek.Etsaiak korrika doazharresien aurka,beren ezkutuez babesturik.