5 Guda-gurdiak arrapaladan doazkale eta plazetan barrena,zuzi piztuak bezala,tximista bezain bizkor.
6 Niniveko erregeagudalburuei mintzo zaie,beren lasterreanbehaztopaka doaz hauek.Etsaiak korrika doazharresien aurka,beren ezkutuez babesturik.
7 Ibai aldeko ateakindarrez behartzen dituzte,eta errege-jauregiamenpean hartzen.
8 Jainkosaren irudia hartueta atzerrira daramate;haren zerbitzariakusoak bezala dabiltzaurrumaka eta bular-joka.
9 Urez beteriko putzua zenNinive;orain ihesi doazkio ur guztiak.«Geldi, geldi zaitezte!»Baina ez dira itzultzen.
10 «Harrapa zilarra, harrapa urrea!»Neurrigabeak dirahango ondasuneta gauza baliotsuak.
11 Dena larrutua, erraustua,porrokatua!Adore galdurik bihotzak,koloka belaunak,dardaraz gerriak,zurbil aurpegiak.