1 Amosen hitzac, Amos Thecueco arçainetaric baitzen, Israelen gainean içatu çuen ikuspenaz, Judaco erregue Ociasen egunetan, eta Israelgo erregue Jeroboam Joasen semearen egunetan, bi urthe lur-ikara baino lehen.
2 Eta erran çuen: Siondic orroa eguinen du Jaunac, eta Jerusalemetic adiaracico du bere minçoa; nigarrez baratu dire arçainen alhapide ederrac, eta agortu da Carmelen cascoa.
3 Hau dio Jaunac: Damasec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren burdinazco orguen azpian xehacatu baitute Galaad.
4 Eta sua bidalico dut Açaelen etchera, eta erreco ditu Benadaden etcheac.
5 Eta trencaturen dut Damasco haga, eta iraiciren ditut hango egoiliarrac Idolaren celhaietic, eta manamenduco makila daducana atseguinetaco etchetic; eta Siriaco populua desherritua içanen da Cirenera, dio Jaunac.
6 Hau dio Jaunac: Gaçac eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren oro gathibu eraman eta Idumean hersi baitituzte.