8 Eta egoiliarrac iraiciren ditut Açotetic, eta manamenduco makila daducana Ascalondic; eta escua itzuliren dut Acaronen gainera, eta galduco dire Filistindar ondarrac, dio Jainco Jaunac.
9 Hau dio Jaunac: Tirrec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren gathibuac oro hersi dituzten Idumean eta ez diren orhoitu anaiequilaco batasunaz.
10 Eta bidalico dut sua Tirreco harrasien barnera, eta erreco ditu hango etcheac.
11 Hau dio Jaunac: Edomec eguin dituen hirur eta laur gaixtaquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren ezpatarequin jarraiqui baitzaio bere anaiari, çaurthu baitute hequien alderaco urricalmendua, sobraniozqui iduqui beren sepha, eta azqueneraino beguiratu beren gaitzidura.
12 Sua igorrico dut Themanera, eta erreco ditu Bosraco etcheac.
13 Hau dio Jaunac: Amonec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren sabelac urratu diozcaten Galaadeco emazte içorrei, bere muguen çabalcea gatic.
14 Eta sua biztuco dut Errabaco harrasien barnean, eta hango etcheac iretsico ditu, orrobien erdian, guerla-egunean, eta xirimolen erdian, asaldu-egunean.