1 Hau dio Jaunac: Moabec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Idumeaco erregueren heçurrac erre dituen herrausteraino.
2 Eta sua igorrico dut Moabera, eta erreco ditu Cariotheco etcheac; eta Moab hilen da harramancen eta turuta durrunden erdian.
3 Eta haren erditic galduco dut juiea, eta haren aitzindariac hilen ditut harequin, dio Jaunac.
4 Hau dio Jaunac: Judac eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Jaunaren leguea baitute arnegatu, eta haren manamenduac ez çaindu; alabainan enganatu dituzte beren jaincoaiçunec, ceinen ondotic ibili içan baitire hequien arbasoac.