4 Hau dio Jaunac: Judac eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Jaunaren leguea baitute arnegatu, eta haren manamenduac ez çaindu; alabainan enganatu dituzte beren jaincoaiçunec, ceinen ondotic ibili içan baitire hequien arbasoac.
5 Eta sua igorrico dut Judara, eta erreco ditu Jerusalemgo etcheac.
6 Hau dio Jaunac: Israelec eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren prestua duten saldu dirutan, eta beharra oinetaco truc.
7 Hequiec lurreco herrautsean lehercen dituzte beharren buruac, eta makurcen dute xumeen bidea; semea eta aita nescatcha ber-baten gana ibili dire, ene icen sainduari laido eguiteco.
8 Aldare gucien ondoan etzan dire soineco bahituen gainean; eta condenatuen arnoa edan dute beren Jaincoaren etchean.
9 Nic xahutu nuen bada hequien aitzinetic Amorhearra, ceinaren irazquia cedroaren goratasunaren bardin, eta bera haritza beçain hazcarra baitzen; eta nic lehertu nituen haren gaineco fruituac eta haren behereco erroac.
10 Ni naiz çuec Eguiptoco lurretic iganaraci eta mortuan berrogoi urthez bidatu çaituztedana, goça cineçaten Amorhearraren lurra.