1 Israelgo umeac, adi çaçue Jaunac erran hitza çuen gainean, Eguiptoco lurretic atheratu dudan ahaidego guciaren gainean, erranez:
2 Lurreco ahaideeria gucietaric, çuec bakarric eçagutu içan çaituztet; hargatic çuetan bilhaturen ditut çuen tzarqueriac oro.
3 Bi guiçon elkarrequin ibilico othe dire, baldin ez baçaiote ongui heldu?
4 Lehoinac oihanean orroa eguinen othe du harrapaquinic ez badu? Lehoincumeac bere etzan-lekutic marruma arthiquiren othe du, ez balin badu cerbait atzeman?
5 Xoria erorico othe da lurrean den artera, hedatzaileric ez bada? Artea lurretic alchaturen da othe, cerbait atzeman baino lehen?
6 Turutac hirian durrundaturen othe du, eta populua ez icituco? Hirian asturugaitz cerbait içanen othe da, non ez duen Jaincoac igorri?
7 Ecen Jainco Jaunac ez du deusere eguin, non ez dioten bere cerbitzari profetei aguertu bere segretua.