10 Eta ez dute jaquin çucen cenaren eguiten, dio Jaunac, beren etcheetan molçatzen cituztelaric gaixtaqueria eta ohoinqueriac.
11 Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Lurra hersatua eta inguratua içanen da; kendua içanen çaitzu çure indarra, eta larrutuac içanen dire çure hiriac.
12 Hau dio Jaunac: Nola arçain batec lehoinaren ahotic athera bailetzazque bi ixter edo beharri moca bat, hain nequez atheraco dire Israelgo semeac, Samarian daudenac ohe-çokoan, edo Damasco-etzauncetan.
13 Adi çaçue eta lekucotasun athera Jacoben etchean, dio armadetaco Jainco Jaunac;
14 Israelen legue-hauspenen bilhatzen abiatuco naicenean, ikarturen naicela haren baithan eta Bethelgo aldareetan; ebaquiac içanen direla aldarearen adarrac, eta lurrera erorico direla.
15 Eta joco ditut negu-etchea eta udaco etchea, eta erorico dire bolizco jaureguiac, eta urratua içanen da etchequeta gaitza, dio Jaunac.