3 Bi guiçon elkarrequin ibilico othe dire, baldin ez baçaiote ongui heldu?
4 Lehoinac oihanean orroa eguinen othe du harrapaquinic ez badu? Lehoincumeac bere etzan-lekutic marruma arthiquiren othe du, ez balin badu cerbait atzeman?
5 Xoria erorico othe da lurrean den artera, hedatzaileric ez bada? Artea lurretic alchaturen da othe, cerbait atzeman baino lehen?
6 Turutac hirian durrundaturen othe du, eta populua ez icituco? Hirian asturugaitz cerbait içanen othe da, non ez duen Jaincoac igorri?
7 Ecen Jainco Jaunac ez du deusere eguin, non ez dioten bere cerbitzari profetei aguertu bere segretua.
8 Lehoinac marruma eguinen du, nor ez da ikaratuco? Jainco Jauna minçatu da, norc ez du profetisatuco?
9 Hau adiaraz çaçue Açoteco etcheetan eta Eguiptoco lurreco etcheetan, eta erraçue: Bil çaitezte Samariaco mendietara eta ikusatzue hango erhoqueriaqueta eta hango çokoloetan jasaiten diren bidegabequeriac.