1 Hitz hau adi çaçue, Samariaco mendian çareten behi guicenac, beharrari bidegabe eguileac, eta erromesen oincatzaileac, çuen nausiei erraten duçuenac: Ekarçue eta edanen dugu.
2 Jainco Jaunac cin eguin du bere icen sainduaz, çuen gainera heldu direla egunac, eta laçafrinetan alchatuac içanen çaretela, eta çuen ondarrac berz iraquituetara arthiquiac.
3 Eta harrasietaco urraduretaric ilkico çarete bat bercearen ondotic, eta Armonera içanen çarete arthiquiac, dio Jaunac.
4 Çoazte Bethelera, eta eguiçue gaizquia; çoazte Galgalara, eta murruca çatzue çuen legue-hausteac; goicetic eraman çatzue çuen bitimac eta hirur egunez çuen hamarrenac.
5 Eguizquitzue ophil alchatuzco escainçac; espantu eguiçue çuen oldezco escaincez, eta orotan erançun çatzue; hola nahi içan duçue ecen, Israelgo semeac, dio Jainco Jaunac.