6 Horren gatic nic ere eman darotzuet horcetaco hosquindura çuen hiri gucietan, eta ogui escasia çuen toquietan orotan; eta halere etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
7 Nic halaber çuetaric debecatu dut uria, hirur hilabethe guelditzen cirelaric oraino uztarora; eta hiri baten gainera uria eguin dut, eta bercearen gainera ez; aurkinça bat bustia içan da; eta uriztatu ez dudan ephaitza, agortu içan da.
8 Bi eta hirur hiri berce batera ethorri dire ur edatera, eta ez dire ase; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
9 Jo içan çaituztet haice erregarriaz eta herdoaz; çuen baratzequeta handia, çuen mahastiqueta, çuen olibadiqueta, çuen picodiqueta harraz içan dire iretsiac; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
10 Çuen gainera heriotzea bidali dut Eguiptoco bidean; ezpataz jo dut çuen gazteria, çaldiac etsaiari atzemanarazteraino; çuen sudurretara iganaraci dut çuen campetaco ustel-urrina; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
11 Herrauts çaituztet, Jaincoac Sodoma eta Gomorha herrautsi cituen beçala; eta bilhacatu çarete sualde batetic eraman itchindia iduri; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
12 Aria hortaz, hau eguinen darotzut, Israel; eguin içan darotzuquedan ondoan, berriz, abia çaite, Israel, çure Jaincoaren bidera.