9 Jo içan çaituztet haice erregarriaz eta herdoaz; çuen baratzequeta handia, çuen mahastiqueta, çuen olibadiqueta, çuen picodiqueta harraz içan dire iretsiac; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
10 Çuen gainera heriotzea bidali dut Eguiptoco bidean; ezpataz jo dut çuen gazteria, çaldiac etsaiari atzemanarazteraino; çuen sudurretara iganaraci dut çuen campetaco ustel-urrina; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
11 Herrauts çaituztet, Jaincoac Sodoma eta Gomorha herrautsi cituen beçala; eta bilhacatu çarete sualde batetic eraman itchindia iduri; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.
12 Aria hortaz, hau eguinen darotzut, Israel; eguin içan darotzuquedan ondoan, berriz, abia çaite, Israel, çure Jaincoaren bidera.
13 Ecen huna mendien eguilea, haicearen eguilea, bere hitza guiçonari eçagutarazten dioena, goiceco lanhoen eguilea, eta lurreco bizcar goretan ibilcen dena; armadetaco Jainco Jauna da haren icena.