13 Aria hortaz, horrelaco orduan guiçon umoa ixilic dago, gaixtoa delacoz ordua.
14 Bilha çaçue onguia eta ez gaizquia, bici çaiteztençat; eta çuequin içanen da armadetaco Jainco Jauna, hala etzelaric eraunsi duçuen beçala.
15 Hastia çaçue gaizquia eta maitha onguia, eta athean eçar çaçue çucentasuna; hean beharbada Josepen ondarrei urricalduren den armadetaco Jainco Jauna.
16 Hargatic hau dio armadetaco Jainco Jaun, ororen nausiac: Plaça gucietan içanen dire deithoreac, eta campo bacietan erranen da: Çorigaitz çorigaitz! Eta kexuetara deithuco da laboraria, eta deithorera deithoratzen daquitenac.
17 Eta mahasti gucietan içanen da deithorea, ceren iraganen bainaiz çure erditic, dio Jaunac.
18 Çorigaitz Jaunaren egunaren irritsean daudecenei! Certaco baliaturen çaitzue hura? Jaunaren egun hura ilhumbezcoa da eta ez arguizcoa.
19 Hura içanen da hala-nola lehoinaren ihes dohan guiçonari, aitzinera heldu çaioen harça; hala-nola guiçona etchean sar baledi eta escua harrasiaren gainean berma baleça, eta sugue batec asiquitzen balu.