7 Çucena ciçari-belharrera bihurcen eta çucentasuna lurrean bazterrerat uzten duçuenac.
8 Bilha çaçue Çazpi-Ohoinen eta Orionaren eguilea, ilhumpeac arguitara eta eguna gauera aldatzen dituena, itsasoco urac deitzen eta lurraren gainera ixurcen dituena: Jauna da haren icena.
9 Irriz beçala xahutzen du hazcarra, eta desmasia ekarcen dio ahaldunari.
10 Higüincetan hartu dute, athean erançuten ciotena, eta gaitzirizcotan garbiqui minço cena.
11 Beraz, larrutzen cindutelacoz beharra, eta eramaten cinaroztelacoz gauça hautenac; lau izquinetaco harriz eguinen ditutzue etcheac, eta etzarete hequietan egonen; landaturen ditutzue mahasti maithagarrienac, eta ez duçue hequietaricaco arnoa edanen.
12 Eçagutzen ditut ecen çuen gaizqui murruac eta çuen bekatu dorpheac; prestuaren etsai, emaitza-harçaile, eta athean beharraren çaphatzaile çarete.
13 Aria hortaz, horrelaco orduan guiçon umoa ixilic dago, gaixtoa delacoz ordua.