9 Irriz beçala xahutzen du hazcarra, eta desmasia ekarcen dio ahaldunari.
10 Higüincetan hartu dute, athean erançuten ciotena, eta gaitzirizcotan garbiqui minço cena.
11 Beraz, larrutzen cindutelacoz beharra, eta eramaten cinaroztelacoz gauça hautenac; lau izquinetaco harriz eguinen ditutzue etcheac, eta etzarete hequietan egonen; landaturen ditutzue mahasti maithagarrienac, eta ez duçue hequietaricaco arnoa edanen.
12 Eçagutzen ditut ecen çuen gaizqui murruac eta çuen bekatu dorpheac; prestuaren etsai, emaitza-harçaile, eta athean beharraren çaphatzaile çarete.
13 Aria hortaz, horrelaco orduan guiçon umoa ixilic dago, gaixtoa delacoz ordua.
14 Bilha çaçue onguia eta ez gaizquia, bici çaiteztençat; eta çuequin içanen da armadetaco Jainco Jauna, hala etzelaric eraunsi duçuen beçala.
15 Hastia çaçue gaizquia eta maitha onguia, eta athean eçar çaçue çucentasuna; hean beharbada Josepen ondarrei urricalduren den armadetaco Jainco Jauna.