10 Eta hauçoac hartuco ditu eta erreco, etchetic heçurren eramatecotzat. Eta etche-çokoan guelditu denari erranen dio: Bada oraino çutaz berceric?
11 Eta ihardetsiren du: Akabo da. Eta berceac erranen dio: Çaude ixilic eta ez orhoit Jaunaren icenaz.
12 Ecen huna Jauna manatzera dihoala, eta etche handiari joaraciren dio lurra, eta arrailaraciren du etche ttipia.
13 Çaldiec laster eguin othe deçaquete harsuetan, edo iraulden hari othe daiteque bafidiequin? ecen uherdurara bihurtu dituçue juiameuduac, eta ciçari-belharrera justiciaren fruituac.
14 Hutsalquerian bozten çaretenec dioçue: Ez othe ditugu gure indarraz goratu gure adarrac?
15 Israelgo etchea, huna beraz çuen contra eraiquiren dudala jendaqui bat, dio armadetaco Jainco Jaunac; eta xahuturen çaituztete Ematheco sarcetic mortuco errecaraino.