2 Iragan çaitezte Calanera, eta ikusaçue; handic çoazte Emath handira, eta jauts çaitezte Palestindarren Jethera, eta hequien erresuma ederren gucietara; hean hequien eremuac çuenac baino çabalagoac othe diren.
3 Çorigaitz çuei, egun gaixtoraco bereciac çaretenei, eta tzarqueriaco tronuari hurbilcen çaretenei;
4 Bolizco oheetan lo eguiten duçuenei, eta çuen etzauncetan goçoqui çabalcen çaretenei; arthaldetic bildotsa eta abereetaric aratche goria jaten duçuenei;
5 Maniurrarequin batean cantuz çaudeztenei; çuen buruac, Dabid beçain musicari ederrac daduzcatzuenei;
6 Arnoa basoca edaten, eta çuen buruac gançugailu hoberenez gançutzen ditutzuenei, eta Josepen hesturari sorhaio çaudeztenei!
7 Aria hortaz desherrituren dire orai desherritzera dihoacenen buruan, eta atseguinquerietan balsatzen cen andana kendua içanen da.
8 Jainco Jaunac cin eguin du bere buruaz, armadetaco Jainco Jaunac erran du: Hastio dut Jacoben hampurustasuna, higüin ditut haren jaureguiac, eta hiria bere egoiliarrequin etsaiari arthiquiren diot.