5 Maniurrarequin batean cantuz çaudeztenei; çuen buruac, Dabid beçain musicari ederrac daduzcatzuenei;
6 Arnoa basoca edaten, eta çuen buruac gançugailu hoberenez gançutzen ditutzuenei, eta Josepen hesturari sorhaio çaudeztenei!
7 Aria hortaz desherrituren dire orai desherritzera dihoacenen buruan, eta atseguinquerietan balsatzen cen andana kendua içanen da.
8 Jainco Jaunac cin eguin du bere buruaz, armadetaco Jainco Jaunac erran du: Hastio dut Jacoben hampurustasuna, higüin ditut haren jaureguiac, eta hiria bere egoiliarrequin etsaiari arthiquiren diot.
9 Hamar guiçon guelditu balire etche batean, hequiec ere hil laizteque.
10 Eta hauçoac hartuco ditu eta erreco, etchetic heçurren eramatecotzat. Eta etche-çokoan guelditu denari erranen dio: Bada oraino çutaz berceric?
11 Eta ihardetsiren du: Akabo da. Eta berceac erranen dio: Çaude ixilic eta ez orhoit Jaunaren icenaz.