2 Eta guerthatu cen, xartalac belharra jaten akabatu çuenean, erran nuela: Jainco Jauna, beguitharte eguiçu othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?
3 Jauna urricaldu cen horren gainean, eta erran çuen: Ez da holacoric içanen.
4 Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara Jainco Jaunac deitzen çuela suzco juiamendua; eta suac iretsi çuen çolagune handi bat eta gainetaric çathi bat jan çuen.
5 Eta erran nuen: Jainco Jauna, bara çaite othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?
6 Jauna urricaldu cen horren gainean: Hori ere ez da içanen, erran çuen Jainco Jaunac.
7 Hau erakutsi çarodan Jaunac: Hara Jauna xutic çagoela harrasi embocatu baten gainean, eta harguin phalote bat cen haren escuan.
8 Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico.