5 Eta erran nuen: Jainco Jauna, bara çaite othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?
6 Jauna urricaldu cen horren gainean: Hori ere ez da içanen, erran çuen Jainco Jaunac.
7 Hau erakutsi çarodan Jaunac: Hara Jauna xutic çagoela harrasi embocatu baten gainean, eta harguin phalote bat cen haren escuan.
8 Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico.
9 Idolaren leku gorac urratuac eta Israelec sainduetsi toquiac desmasatuac içanen dire; eta ezpatarequin jaiquico naiz Jeroboamen etchearen gainera.
10 Eta Amasias, Bethelgo apheçac igorri çuen Israelgo erregue Jeroboamen gana, cerralaric: Amos çure contra bihurtu da Israelgo etchearen erdian; lurrac ecin egarrico ditu haren solas guciac.
11 Ecen hau dio Amosec: Ezpatatic hilen da Jeroboam, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen da.