8 Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico.
9 Idolaren leku gorac urratuac eta Israelec sainduetsi toquiac desmasatuac içanen dire; eta ezpatarequin jaiquico naiz Jeroboamen etchearen gainera.
10 Eta Amasias, Bethelgo apheçac igorri çuen Israelgo erregue Jeroboamen gana, cerralaric: Amos çure contra bihurtu da Israelgo etchearen erdian; lurrac ecin egarrico ditu haren solas guciac.
11 Ecen hau dio Amosec: Ezpatatic hilen da Jeroboam, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen da.
12 Eta Amasiasec erran cioen Amosi: Habil, ikuslea; ihes-eguic Judaco lurrera; han janen duc oguia, eta han harico haiz profetisatzen.
13 Ez behedi guehiago Bethelen profetisatzen abia; ceren hemen baitire erregueren leku sainduetsia eta erresumaco jaureguia.
14 Eta Amosec ihardetsi eta erran cioen Amasiasi: Ez naiz ez profeta, ez profeta-semea; bainan ni naiz unha bat, sicomora-ximicatzailea.