1 Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara fruitu maco bat.
2 Eta erran çarotan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Fruitu maco bat. Eta Jaunac erran çarotan: Israelgo ene populuaren gainera heldu da akabança; ez natzaio barkatzen guehiago harico.
3 Eta egun hartan temploco atheetaco erroac carrancaz harico dire, dio Jainco Jaunac; asco hilen dire, eta ixiltasuna arthiquia içanen da toqui gucietara.
4 Hau adi çaçue, erromesaren leherçaileac, lurreco beharra abiarazten duçuenac,
5 Dioçuelaric: Noiz iraganen da hilabethea, eta salduco ditugu gure salgueiac? Noiz goanen larumbata, eta atheratuco ditugu oguiac; ttipituco dugu neurria, handituco sicloaren phisua, eta erabilico balança aiçunac,
6 Diruaren bidez jabe gaitecen beharrez, eta oinetaco truc erromesez, eta sal diotzoguten ogui-aphainquinac?
7 Jaunac cin eguin du Jacoben hampurusqueriaren contra: Ala! ez ditudala azqueneraino ahanciren horien eguitate guciac.