3 Eta egun hartan temploco atheetaco erroac carrancaz harico dire, dio Jainco Jaunac; asco hilen dire, eta ixiltasuna arthiquia içanen da toqui gucietara.
4 Hau adi çaçue, erromesaren leherçaileac, lurreco beharra abiarazten duçuenac,
5 Dioçuelaric: Noiz iraganen da hilabethea, eta salduco ditugu gure salgueiac? Noiz goanen larumbata, eta atheratuco ditugu oguiac; ttipituco dugu neurria, handituco sicloaren phisua, eta erabilico balança aiçunac,
6 Diruaren bidez jabe gaitecen beharrez, eta oinetaco truc erromesez, eta sal diotzoguten ogui-aphainquinac?
7 Jaunac cin eguin du Jacoben hampurusqueriaren contra: Ala! ez ditudala azqueneraino ahanciren horien eguitate guciac.
8 Horren ondotic, lurra ez othe da gainazpicatuco? Nigarretan egonen dire hor daudecenac oro; iganen dire hala-nola hibai bat gucia; eta iraiciac içanen dire, eta urthuco dire Eguiptoco hibaia beçala.
9 Eta egun hartan guerthaturen da, dio Jainco Jaunac, iguzquia etzanen dela egüerdi bethean, eta egun-argui delaric ilhuntaraciren dudala lurra.