9 Eta egun hartan guerthaturen da, dio Jainco Jaunac, iguzquia etzanen dela egüerdi bethean, eta egun-argui delaric ilhuntaraciren dudala lurra.
10 Eta çuen besta-buruac aldaturen ditut deithoretara, eta çuen cantica guciac kexuetara; çakua ekarriren dut çuen bizcarretara eta karçoiltasuna buru gucien gainera; eta lurra eçarriren dut, bere haur bakarraz nigarrez dagoen ama bat iduri, eta haren azquen orduac emanen ditut karmindurazco egun bat beçala.
11 Huna heldu direla egunac, dio Jaunac, eta gosetea bidaliren dut lurrera, ez oguizco gosetea, ez-eta ur-egarria, bainan-bai Jaunaren hitzaren ençutecoa.
12 Eta asaldutan içanen dire itsaso batetic bercera eta ipharretic iguzqui-aldera; inguruca ibiliren dire Jaunaren hitzaren bilha, eta aurkituren ez dute.
13 Egun hartan, egarriac ahituric erorico dire nescatcha ederrac eta guiçon-gazteac ere,
14 Ceinec Samariaco bekatuaz cin eguiten baitute, eta erraten: Dan, ala hire Jaincoa! eta, ala Bersabeeco bidea! Eta erorico dire, eta ez dire guehiago jaiquico.