9 Ecen huna non manaturen dudan nic, eta jendaia gucietan iharrosia içanen da Jacoben etchea, bihia bahean iharrosten den beçala, eta harritto bat ere ez da lurrera erorico.
10 Ezpatatic hilen dire ene populuco bekatu-eguile erraten dutenac: Gaitza ez da hurbilduco, ez da gure gainera ethorrico.
11 Egun hartan eraiquiren dut Dabiden etchea, lurrerat erori dena; osaturen ditut haren harrastetaco urradurac; alchaturen ditut erori direnac, eta berrituren dut hura, beihalaco egunetan cen beçala;
12 Goça detzazten Idumeaco ondarrac eta jendaqui guciac, ceren ene icena hequien gainera deithua baita, dio Jaunac, horiec eguinen dituenac.
13 Huna heldu direla egunac, dio Jaunac, eta iraulçaileac atzemanen du uztatzailea, eta mahats-leherçaileac hacia arthiquitzen duena; mendietaric jautsico da eztia eta munhoac lanthuac içanen dire.
14 Eta bihurraraciren ditut Israelgo ene populuco gathibuac, eta berrituren dituzte hiri mortu eguinac eta hequietan eguinen dute beren egoitza; eta landaturen dituzte mahastiac, eta edanen dute hequietaco arnoa; eta eguinen dituzte baratzeac, eta janen dituzte hequietaco fruituac.
15 Jarrico ditut beren lurrean, eta ez ditut guehiago beren eremu eman diozcatenetaric atheratuco, dio çure Jainco Jaunac.