10 Erraten çutelaric: Çurequin goanen gare çure populua gana.
11 Noemic ihardetsi cioeten: Bihur çaitezte, ene haurrac; certaco ethor enequin? ene sabelean othe da guehiago semeric, çuec ni ganic iguriquitzeco senharric?
12 Itzul çaizte, ene haurrac, eta çoazte: ecen jadanic adinac azpian naduca, ez naiz ezconçaco lokarriaz gai; gaur amatzen ahal baninz ere, eta bi semez erditzen,
13 Baldin hequien beguira egon nahi bacindute, hequiec handitu eta morroindu arteo, berriz ezcondu baino lehen xahartto eguin cintezquete. Ez holacoric, othoi, ene haurrac, ecen çuen atsecabeac eneac baino guehiago nau hestutzen: Jaunaren escua ene contra ilkia da.
14 Berriz eman ciren nigar marrasquetan. Orphac bere amaguinarreba besarcatu çuen, eta guibelerat itzuli cen; Erruth josi cen bere amaguinarrebari.
15 Noemic erran cioen: Horra non çure ahizpa bihurtu den bere herritarretara eta bere jaincoetara; çu ere çoaci horrequin.
16 Erruthec ihardetsi çuen: Ez beçaizquit trebes jar, utz çaitzadan eta goan nadiençat; ecen norat-nahi eguin deçaçun, haratzo naiz; eta non-ere gueldituco baitzare, ni gueldituco naiz halaber. Çure populua ene populua içanen da, çure Jaincoa ene Jaincoa.