1 Bada, itzuli cenean bere amaguinarrebaren gana, haren ganic ençun çuen solas hau: Ene haurra, phausua bilhatuco darotzut, eta çure ongui içateco bideac hartuco ditut.
2 Booz hura, ceinaren nescatchequin landan ibili baitzare, gure ahaide hurbila da, eta gau huntan haiçatzen du garagarra bere larrainean.
3 Jaiqui çaite beraz, gançu çaite, eta çure soineco ederrenac jaunz çatzu; çoaci larrainera: Boocec ez beçaitza ikus, bere jan-edanac eguin dituen arteo.
4 Ordean lotara goanen denean, beguietan har çaçu non lo eguinen duen; goanen çare, aguertuco duçu haren çangoen gaineco capa, etzanen çare eta hedatua han egonen. Guero berac erranen darotzu cer eguin behar duçun.
5 Erruthec ihardetsi çuen: Çuc erran gucia eguinen dut.
6 Eta larrainera jautsi cen, eta amaguinarrebac manatu-ciozcanac oro eguin cituen.
7 Jan eta edan ondoan, Booz arraiago eguin cenean, lotara goan cen espal meta baten ondora; Erruth orduan ethorriric emequitto, capa aguertu çuen çangoen aldetic eta etzan cen.
8 Eta hara non gauherdi gainean Booz laztu eta asaldatu cen, eta emaztequia ikusi çuen bere oinetan etzana.
9 Eta erran cioen: Nor çare? Harec ihardetsi çuen: Çure nescato, Erruth naiz; heda çaçu çure capa çure sehiaren gainera, ecen ahaide hurbila çare.
10 Boocec erran cioen: Jaunaz benedicatua çare, haurra, çure urricalçapen bigarrenac tchitzen du lehembicicoa, ceren ez baitituçu bilhatu guiçon-gazteac, nahiz beharrac, nahiz aberatsac.
11 Ez içan beraz beldurric, bainan erran darotaçun gucia eguinen dut; ecen badaqui hiri huntaco atheen artean dagoen populu guciac emaztequi berthutetsu bat çarela.
12 Ez dut erraten ez naicela ahaide hurbila, bainan bada berce bat hurbilagoa dena.
13 Phausa çaite gau huntan; eta goiça ethorri denean, harec nahi baçaitu iduqui ahaidetasuneco çucenez, gauça ongui eguina da; bainan harec nahi ez badu, segurqui hartuco çaitut nic, cin eguiten dut Jaunaz. Lo eguiçu goiça arteo.
14 Haren oinetan lo eguin çuen beraz arguitze arteo. Jaiqui cen guiçonec elkar eçagut ceçaqueten baino lehen, eta Boocec erran cioen: Berautzu nihorc jaquin deçan hunat ethorri çarela.
15 Erran cioen berriz: Heda çaçu çure soineco capa, eta bi escuez atchic çaçu. Erruthec capa hedatua çaducalaric, Boocec neurtu ciozcan sei gaitzeru garagar eta hartan eçarri. Hequiec soinean, Erruth hirira sarthu cen.
16 Goan cen bere amaguinarreba gana, ceinac erran baitzioen: Haurra, cer eguin duçu? Erruthec kondatu ciozcan Boocec harençat eguin cituen guciac.
17 Eta erran çuen: Huna, sei gaitzeru garagar eman darozquit, cioelaric: Ez dut nahi çure amaguinarreba gana hutsic itzul çaitecen.
18 Noemic erran cioen: Çaude, haurra, ikusi arteo cer atheratuco den huntaric: ecic Boocec ez du onic içanen erran dituenac bethe arteo.