1 Booz goan cen beraz hirico athera eta han jarri cen. Eta iragaiten ikusi çuenean aitzinean aiphatu den ahaidea, bere icenaz deitzen çuelaric, erran cioen: Çaude aphur bat, eta jar çaite hemen. Hau aldaratu cen eta jarri.
2 Bada, Boocec hamar guiçon harturic hirico çaharretaric, erran cioeten: Jar çaizte hemen.
3 Jarri cirenean, hunela minçatu cen bere ahaideari: Gure anaia Elimelequen landaren çathi bat salcera darama Noemi, Moab-herritic itzuli denac.
4 Nahi içan çaitut hortaz jaquinsun eguin eta çuri erran hemen jarriac diren gucien eta ene herritarretaco çaharren aitzinean. Baldin goçatu nahi baduçu ahaidetasuneco çucenez, eros çaçu eta goça; bainan hori ez bada çure gogara, minça çaite, jaquin deçadan cer dudan eguiteco; ecen ez da ahaideric, baicic-ere çu lehembicico çarena eta ni bigarren naicena. Hunec ihardetsi çuen: Nic erosico dut landa.
5 Boocec erran cioen: Noemiren escutic landa erosi duqueçunean, ezconçaz beharco ere duçu hartu Erruth Moabitarra, hil denaren emazte içatua, çure ahaidearen icena biciarazteco haren primançan.
6 Hunec ihardetsi çuen: Uzten dut ahaidetasuneco çucena, ecen ez dut galdu behar ene familiaco leinua. Çu balia çaiteci ene çucen bereciaz, ceinetaz gogo onez biluzten naicela aithorra ematen baitut.
7 Bada, hau cen Israelen aztura çaharra ahaideen arteco, non batac berceari ematen cioenean bere çucena, emaitza ona içatecotzat, emaileac kencen çuen bere oinetacoa, eta bere ahaideari ematen cioen: hori cen, Israelen, emaitzaren lekucotasuna.
8 Boocec erran cioen beraz bere ahaideari: ken çaçu çure oinetacoa. Eta hunec kendu çuen berehala çangotic.
9 Boocec erran çuen çaharren eta populu guciaren aitzinean: Lekuco çarete egun, Elimelequenac, Quelionenac eta Mahalonenac içatu diren guciez jabetzen naicela Noemiren escutic;
10 Eta ezconçaz harcen dudala Erruth Moabitarra, Mahalonen emaztea, haren icena biciaraz deçadan haren primançan, eta haren deithura gal ez dadien haren familiatic, anaietaric eta populutic. Çuec, diot, gauça horren lekuco çarete.
11 Athean cen populu guciac eta çaharrec ihardetsi çuten: Lekuco gare: Jaunac, çure etchean sarcen den emaztequi hori eraguin beça iduri Erraquel eta Lia, ceinec sorthu baitute Israelen etchea, Efratan içan dadiençat berthutezco ikusgarri bat, eta haren icena deithatua içan dadien Bethlehemen.
12 Phares, Thamarrec Judari eman semearen etchea iduri eguin bedi çure etchea, Jaunac nescatcha horren ganic emanen darozquitzun umeetaric.
13 Boocec Erruth hartu çuen beraz eta bere emazte eguin. Sarthu cen haren gana, eta Jaunac eman cioen içorra guertha eta seme batez erdi cedin.
14 Eta hango emaztequiec Noemiri erraten cioten: Benedica bedi Jauna, ceinac ez baitu jasan gal cedin çure familiaco ondorea, eta çure icena deithua etzedin Israelen,
15 Içan deçaçunçat norc consola çure anima eta norc haz çure çaharcea: ecen çure erreina maite çaituena ganic sorthu da seme bat; eta hainitzez hobe da çuretzat ecenez çazpi seme bacintu.
16 Noemic haurra harturic, eçarri çuen bere alçoan, eta unhidearen eta haurçainaren eguimbideac bethetzen cituen.
17 Hauçoco emaztequiec berriz, bozten cirelaric, erraten çuten: Noemiri sorthu çaio seme bat. Deithu çuten Obed. Hura içan da Isairen aita, eta Isai Dabidena.
18 Huna Pharesen ondoregoa: Pharasec içan çuen Efron,
19 Efronec içan çuen Aram, Aramec Aminadab,
20 Aminadabec Nahason, Nahasonec Salmon,
21 Salmonec Booz, Boocec Obed,
22 Obedec Isai, Isaic içan çuen Dabid.__________