16 Erruthec ihardetsi çuen: Ez beçaizquit trebes jar, utz çaitzadan eta goan nadiençat; ecen norat-nahi eguin deçaçun, haratzo naiz; eta non-ere gueldituco baitzare, ni gueldituco naiz halaber. Çure populua ene populua içanen da, çure Jaincoa ene Jaincoa.
17 Cein lurrec hartuco baitzaitu hilcen çarenean, hartan hilen naiz ni ere, hartan içanen da ene hobia. Edocein gaitzez jo beneça Jaunac, eta eguin beçat guehiago oraino, baldin deusec-ere, herioaz landan, berezten banau çu ganic.
18 Noemic ikusiric beraz gogo sendo batequin hartu çuela harequin goateco asmua, etzuen nahi içan ceiher jarri, ez-eta guehiago aiphatu bere herritarretara bihurceaz.
19 Bideari batean eman ciren eta ethorri Bethlehemera. Hirira sarthu cirenean, berriac laster jo çuen orotara; eta emaztequiec erraten çuten: Hau da behialaco Noemi.
20 Noemic erran cioeten: Ez beneçaçue deith Noemi (erran nahi da ederra), bainan deith neçaçue Mara (erran nahi da uherra), ceren uherdura handiz bethe bainau Ahalorotacoac.
21 Bethea ilki naiz, eta hutsa bihurrarazten nau Jaunac. Certaco beraz deitzen duçue Noemi Jaunac aphaldu duena, Ahalorotacoac atsecabez bethe duena?
22 Horreletan ethorri cen Noemi bere erromeriaco lurretic, bere erreina Erruth Moabitarrarequin; eta Bethlehemera bihurtu cen garagarraren ephaiten hasiac cirenean.