2 Bera deitzen cen Elimelec, eta emaztea Noemi; eta bi semeac, bat Mahalon eta bercea Quelion. Ephratarrac ciren Bethlehem Judacoac. Eta Moab-herrian sarthuric, han egoten ciren.
3 Hil içan cen Elimelec, Noemiren senharra; eta Noemi bera guelditu cen bere bi semeequin;
4 Hauquiec Moabitar emazteac eguin cituzten; bat deitzen cen Orpha, bercea Erruth. Han egotu ciren hamar urthez;
5 Eta biac hil içan ciren, erran nahi da Mahalon eta Quelion; eta Noemi guelditu cen bere bi haurrez eta senharraz gabetua.
6 Eta jaiqui cen bere herrialdera goateco bere bi erreinequin, Moab-herritic; aditu çuen ecic Jaunac beguitharte eguin cioela bere populuari, eta jatecoa eman.
7 Hargatic bere bi erreinequin atheratu cen arrotz egotu cen lekutic; eta jadanic bidean celaric Judaco lurrera bihurceco,
8 Erran cioeten: Itzul çaitezte çuen amaren etchera: Jauna urricalmendutsu içan bequiçue, çuec hil direnen alderat eta ene alderat içatu çareten beçala.