6 Eta jaiqui cen bere herrialdera goateco bere bi erreinequin, Moab-herritic; aditu çuen ecic Jaunac beguitharte eguin cioela bere populuari, eta jatecoa eman.
7 Hargatic bere bi erreinequin atheratu cen arrotz egotu cen lekutic; eta jadanic bidean celaric Judaco lurrera bihurceco,
8 Erran cioeten: Itzul çaitezte çuen amaren etchera: Jauna urricalmendutsu içan bequiçue, çuec hil direnen alderat eta ene alderat içatu çareten beçala.
9 Phausua eman beçaçuete hartuco ditutzuen senharren etchetan. Eta besarcatu cituen. Eta hequiec nigar marrascaz hasi ciren,
10 Erraten çutelaric: Çurequin goanen gare çure populua gana.
11 Noemic ihardetsi cioeten: Bihur çaitezte, ene haurrac; certaco ethor enequin? ene sabelean othe da guehiago semeric, çuec ni ganic iguriquitzeco senharric?
12 Itzul çaizte, ene haurrac, eta çoazte: ecen jadanic adinac azpian naduca, ez naiz ezconçaco lokarriaz gai; gaur amatzen ahal baninz ere, eta bi semez erditzen,