12 Bihur beçaçu Jaunac çure eguinçaren arabera; sari oso bat ardiets deçaçula Israelgo Jainco Jauna ganic, ceinaren gana ethorri baitzare eta ceinaren hegalen azpira ihes eguin baituçu.
13 Erruthec erran cioen: Gracia aurkitu dut çure beguien aitzinean, jauna, çu, consolatu nauçuna, eta minçatu çarena çure sehiaren bihotzari, ez naicelaric çure sehietaric baten bethe.
14 Boocec erran cioen: Jateco tenorea ethorri ditaqueenean, çato hunat, jan çaçu oguia, eta çure ahamena minagrean busti çaçu. Jarri cen beraz uztaçaleen sahetsean, garagar xigorretic hartu çuen beretzat, jan çuen eta ase cen eta ondarrac beguiratu cituen.
15 Eta handic jaiqui cen, ohi beçala buruquen bilceco. Bada, Boocec manu hau eman cioten bere muthilei: Çuequin bilcen hari nahi balu ere, ez beçaçue debeca.
16 Çuen escumenetaric ere berariaz arthic çatzue, eta utz guibelerat, ahalqueric gabe bil detzan, eta bilcen dituenean nihorc ez beço gaizquiric erran.
17 Arrats arteo haritu cen beraz landan bilcen; eta bildu çuena çaharo batequin joric eta iharrosiric, kausitu çuen ephi baten inguruaren garagarra, erran nahi da hirur gaitzeru.
18 Hequiec soinean, itzuli cen hirira; erakutsi ciozcan bere amaguinarrebari; berçalde aitzinera ekarri eta eman ciozcan, ase-ta beguiratu cituen jateco ondarretaric.