16 Çuen escumenetaric ere berariaz arthic çatzue, eta utz guibelerat, ahalqueric gabe bil detzan, eta bilcen dituenean nihorc ez beço gaizquiric erran.
17 Arrats arteo haritu cen beraz landan bilcen; eta bildu çuena çaharo batequin joric eta iharrosiric, kausitu çuen ephi baten inguruaren garagarra, erran nahi da hirur gaitzeru.
18 Hequiec soinean, itzuli cen hirira; erakutsi ciozcan bere amaguinarrebari; berçalde aitzinera ekarri eta eman ciozcan, ase-ta beguiratu cituen jateco ondarretaric.
19 Amaguinarrebac erran cioen: Non haritu çare egun bilcen? non haritu çare landan? Benedicatua içan bedi çutaz urricaldu dena. Erruthec erran cioen noren baithan haritu cen lanean; erran cioen guiçonaren icena, ceina Booz deitzen baitzen.
20 Noemic ihardetsi cioen: Jaunaz benedicatua içan bedi, ceren biciei erakutsi içan dioeten beguitharte bera beguiratu baitiote hilei ere. Eta berriz erran çuen: Gure ahaide hurbila da guiçon hura.
21 Erruthec erran çuen: Hau ere manatu darot, haren uztaçaleetara goan nadiela, uzta guciac bildu arteo.
22 Amaguinarrebac ihardetsi cioen: Hobe duçu, ene haurra, haren nescatchequin uztatzera ilki çaitecen, nahigaberic içan ez deçaçun berce baten landan