17 Arrats arteo haritu cen beraz landan bilcen; eta bildu çuena çaharo batequin joric eta iharrosiric, kausitu çuen ephi baten inguruaren garagarra, erran nahi da hirur gaitzeru.
18 Hequiec soinean, itzuli cen hirira; erakutsi ciozcan bere amaguinarrebari; berçalde aitzinera ekarri eta eman ciozcan, ase-ta beguiratu cituen jateco ondarretaric.
19 Amaguinarrebac erran cioen: Non haritu çare egun bilcen? non haritu çare landan? Benedicatua içan bedi çutaz urricaldu dena. Erruthec erran cioen noren baithan haritu cen lanean; erran cioen guiçonaren icena, ceina Booz deitzen baitzen.
20 Noemic ihardetsi cioen: Jaunaz benedicatua içan bedi, ceren biciei erakutsi içan dioeten beguitharte bera beguiratu baitiote hilei ere. Eta berriz erran çuen: Gure ahaide hurbila da guiçon hura.
21 Erruthec erran çuen: Hau ere manatu darot, haren uztaçaleetara goan nadiela, uzta guciac bildu arteo.
22 Amaguinarrebac ihardetsi cioen: Hobe duçu, ene haurra, haren nescatchequin uztatzera ilki çaitecen, nahigaberic içan ez deçaçun berce baten landan
23 Hargatic Boocen nescatchequin ibili cen, eta hequiequin bilcen haritu cen, garagarrac eta oguiac barnera sarthu arteo.