2 Erruth Moabitarrac bere amaguinarrebari erran cioen: Çuc nahi baduçu, goanen naiz landetara, eta uztaçaleari itzuri burucac bilduco ditut, atzemanen dudan leku gucietan bihotz-oneco aita familiaco bat, beguitharte eguinen darotana. Noemic ihardetsi cioen: Çoaci, ene haurra.
3 Goan cen beraz, eta burucac bilcen cituen uztaçaleen guibeletic. Guerthatu cen, bada, landa haren nausia cela Booz, Elimelequen ahaidea.
4 Eta hara non bera Bethlehemetic ethorcen cen, eta uztaçaleei erran cioeten: Jauna bedi çuequin. Hauquiec ihardetsi cioten: Jaunac benedica beçaitza.
5 Uztaçaleen buruco cen guiçon gazte bati erran cioen Boocec: Norena da nescatcha hori?
6 Harec ihardetsi çuen: Noemirequin Moab-herritic ethorri den Moabitarra da hori.
7 Othoiztu gaitu utz deçaçun guelditzen diren buruquen bilcera, uztaçaleen ondotic; eta goicetic hunat landan da, eta ez da aphur bat ere etchera bihurtu.
8 Boocec erran cioen Erruthi: Adi çaçu, nescatcha, ez becedi nihora goan buruca bilcera, bainan çaude landa huntan, eta çoaci ene nescatchetara,