3 Goan cen beraz, eta burucac bilcen cituen uztaçaleen guibeletic. Guerthatu cen, bada, landa haren nausia cela Booz, Elimelequen ahaidea.
4 Eta hara non bera Bethlehemetic ethorcen cen, eta uztaçaleei erran cioeten: Jauna bedi çuequin. Hauquiec ihardetsi cioten: Jaunac benedica beçaitza.
5 Uztaçaleen buruco cen guiçon gazte bati erran cioen Boocec: Norena da nescatcha hori?
6 Harec ihardetsi çuen: Noemirequin Moab-herritic ethorri den Moabitarra da hori.
7 Othoiztu gaitu utz deçaçun guelditzen diren buruquen bilcera, uztaçaleen ondotic; eta goicetic hunat landan da, eta ez da aphur bat ere etchera bihurtu.
8 Boocec erran cioen Erruthi: Adi çaçu, nescatcha, ez becedi nihora goan buruca bilcera, bainan çaude landa huntan, eta çoaci ene nescatchetara,
9 Eta jarraic çaiteci uzta eguin duqueten toquietara. Manatu diotet ecen ene muthilei, nihorc ez deçaçun nahigaberic eman: eta egarritzen bacina ere, çoaci unciac diren lekura, eta edan çaçu ene muthilec edaten duten uretaric.